rodamiento de bolas
- 1. Teknol. Mek.
Errodatze-elementu gisa, barruko eta kanpoko eraztunen artean bolak dituen errodamendua. Biraketa-marruskadura gutxitzeko eta esfortzu erradialak eta axialak jasateko erabiltzen dira. Errodamendu boladunek tamaina bereko beste errodamendu batzuek baino indar txikiagoak jasaten dituzte, bolen eta eraztunen arteko ukipen-azalera txikiagoa delako. Baina beste errodamendu batzuk baino merkeagoak dira, bolak fabrikatzea merkea delako.